'Kreditua' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2016ko ots. 19a, 12:54

Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga, antzezlaneko aktoreak (Tanttaka teatroa- M.Diaz de Rada)

Kreditua antzezlanaren zuzendaria asmatu behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko. Joana Aldalur eta Ana Arregi izan dira sarituak.

Antzerkiaz gozatzeko aukera izango da gaur, ostirala, Soreasu antzokian. Izan ere, Tanttaka Teatroak Kreditua antzezlana taularatuko du bertan, 22:00etan hasita. Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldirako bi sarrera zozkatu ditu eta Joana Aldalur eta Ana Arregik sarrera bana eskuratu dute.

Kreditua obraren zuzendariaren izena eman behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten parte-hartzaile guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Fernando Bernues zen erantzun beharreko izena eta Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten azaltzeko.

Kreditua antzezlanerako sarrerak erosi nahi dituenak, berriz, eskuragarri dauzka Sanagustin kulturgunean eta Interneten.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu