Oraindik izena eman daiteke Kirol Patronatuak antolatutako kirol jardueretan

Uztarria.eus 2016ko ots. 11a, 12:20

Jumpfit, gapcicling, mantenimendu gimnasia, zumba eta abdominal hipropesiboetan eman daiteke izena, taldeak osatu gabe daudelako oraindik.

Izena eman daiteke oraindik Kirol Patronatuak antolatutako hainbat kirol jardueretan, taldeak osatu gabe daudelako.

Kirol jardueren araberakoak dira saioen egutegiak eta ordutegiak. Honakoak dira oraindik izena eman daitekeen kirol eskaintzak: Jumpfit, gap, cicling, mantenimendu gimnasia, zumba eta abdominal hipropesiboak.

Jumpfit saioak astearte eta ostegunetan izaten dira, 19:00etan. Gap entrenamenduak, aldiz, astelehen eta asteazkenetan, 19:30ean. Abdominal hipopresioboen saioak astelehen eta asteazkenetan egiten dituzte, 17:45ean. Cicling-a egunero izaten da, goiz zein arratsaldez. Mentenimendu gimnasia saioak astelehenetan, asteazken eta ostiraletan izaten dira goizean eta arratsaldena. Zumbaren kasuan, astelehen eta asteazkenetan eiten dituzte saioak, goizez nahiz arratsaldez horiek ere.  

Informazio gehiago nahi duenak igerilekuan eskatu dezake, asteleheneik ostiralera, 07:00etatik 21:30era.