Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2016ko ots. 2a, 10:51

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Besteak beste, hurrengo gaiak landuko dituzte:Kulturzale Kultur Elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmena, 2016. ekitaldirako egutegi bateratua bideratzeko, 2016ko ekitaldirako aurrekontuan jasota dagoen %1eko soldaten igoera onartzea eta Azpeitiko herrian formakultza bultzatzea: Deustoko Ubertsitatearen kurtsoak.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, asteartea, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2015eko abenduaren 29an egindako bilkuraren akta onartzea.

2- Loiolako Turbina etxea zegoen lusailaren erabilerarako hitzarmena behin betiko onartzea.

3.- Azpeitiko udalaren, Kulturzale Kultur Elkartearen eta Sanagustin Azpeitiko Kulturgunea Kooperatiba Elkartearen arteko Lankidetza Hitzarmena, 2016. ekitaldirako Egutegi Bateratua bideratzeko.

4.- Trafikoko Buruzagitza Nagusiaren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Azpeitiko Udalaren arteko Lankidetza Hitzarmena onartzea, bide segurtasunaren arloko informazioa trukatzeko eta datu baseetan sartzeko.

5.- Azpeitiko Ingurugiro etxeko Xaguxatar parkeko egokitze lanen izaera berezia, eta eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren hobaria.

6.- 2016ko ekitaldirako aurrekontuan jasota dagoen %1eko soldaten igoera onartzea.

7.- Epaitegiak 2013ko urriaren 29an emandako ebazpenaren deuseza dela aitortu ondorengo erabakiaren berrespena, bere garaian sortu zen funtsa bertan behera uzteko.

8.- Azpeitiko herrian formakultza bultzatzea: Deustoko Ubertsitatearen kurtsoak.

9.- Galdera eta erreguak.