Zapatu iluntzean autobusen geltokietan aldaketak izango dira Donostian

Uztarria.eus 2016ko urt. 21a, 19:25

Azkoitia-Donostia lineako autobusen Askatasunaren Hiribideko geltokia Zubieta 14ra pasatuko dute 18:30etik 22:00etara, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren inaugurazio ekitaldiaren eraginez.

Etzi, zapatua, ospatuko dute Donostian 2016 Kultur Hiriburutzaren inaugurazio ekitaldia eta horrek, besteak beste, Lurraldebusen Azkoitia-Donostia autobus linearen geltokiei eragingo die.

Horrela, zapatuko 18:30etik 22:00ak bitartean, Azpeitia eta Donostia lotzen dituen linearen autobusak ez dira geldituko Askatasunaren Hiribidean ohikoa duten tokian. Geltoki horren ordez, Zubieta kaleko 14. zenbakikoa erabiliko dute autobusek.