'Desentxufatuak', Soreasun

Urola Kostako Hitza 2016ko urt. 21a, 17:31
Mikel Martinez eta Patxo Telleria oholtza gainean. (GUILLERMO CASAS)

Mikel Martinez eta Patxo Telleriak Desentxufatuak antzezlana aurkeztuko dute bihar, ostirala, Azpeitian. Umorea lantzea eta jendeak ondo pasatzea da obraren helburua.

Herriz herriz aurkeztu dute Mikel Martinez eta Patxo Telleriak Desentxufatuak antzezlana. Ondo ezagutzen dute elkar bi aktoreek, hogei urte pasa daramatzate-eta elkarrekin oholtzaren gainean. Hain justu, aspaldiko adiskidetasun horri keinu eginez sortu zuten duela urtebete inguru Desentxufatuak. "Antzezlana bi euskara ikasleren inguruko istorioa da, beraiek esaten duten bezala munduko euskaldunberririk zaharrenak dira, berrogei urte daramatzate euskaltegian eta zailtasunak dituzte oraindik". Testuinguru horretan igoko dira oholtzara bi lagunak, Patxo Telleriak azaldu duenez.

Elkarrizketa osoa, Urola Kostako Hitza-ren webgunean.