Zapatuan bukatuko da Emakumeen Jabetze Eskoletan izena emateko epea

Uztarria.eus 2016ko urt. 21a, 14:04

Goizez, udaletxeko Parekidetasun Sailean eman daiteke izena. Bestakde, parekidetasuna@azpeitia.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 15 79 28 telefonora deitu. Arratsaldez, aldiz, Emakumeen txokoan eman daiteke izena. 13

Zapatua, urtarrilak 23, izango da Emakumeentzako Jabetze Eskoletan izena emateko azken eguna. Otsailetik aurrera hainbat tailer egingo dituzte Azpeitiko Emakumeen Mahaiak eta Azpeitiko Udaleko Parekidetasun Sailak antolatuta. Bollywood ikastaroa, autoestimua lantzeko ikastaroa, Antzerki jolasak, idazketa lantegia, Zaindu, geure burua zainduz tailerra eta batukada ikastaroak antolatu dituzte, hain zuzen. 

Goizez, udaletxeko Parekidetasun Sailean eman daiteke izena. Bestalde, parekidetasuna@azpeitia.eus helbidera idatzi daiteke edo 943 15 79 28 telefonora deitu. Arratsaldez, aldiz, Emakumeen txokoan eman daiteke izena. 

Munduko dantzak: Bollywood ikastaroa:

Bollywood ikastaroa Mirari Amenabarrek gidatuko du. Martxoaren 3tik maiatzaren 19ra bitarteko ostegunetan izango dira saioak, 18:00etatik 20:00etara. Guztira 24 orduko iraupena izango du. Interesa dutenek 36 euro ordaindu beharko dute. Langabetu eta ikasleen kasuan 24 euro. Saioak euskaraz izango dira. 

 Autoestimua lantzeko tailerra: 

Apirilaren 6tik maiatzaren 25era bitarteko asteazkenetan egingo dira saioak, 17:00etatik 19:00etara. Saioak gaztelerak izango dira eta Pepa Bojó izango da irakaslea. 24 euro ordaindu behar da izen ematea. Langabetu eta ikasleek, aldiz, 16 euro ordaindu beharko dituzte, 

Antzerki jolasak: Bizitzarako erremintak: 

Alaitz Olaizolak gidatuko ditu saioak. Martxoaren 4tik maiatzaren 27ra bitarteko ostiraleetan izango dira 15:00etatik 17:00etara. 33 euro ordaindu behar da izen ematea, 22 euro ikasle eta langabetuen kasuan. 

Zaindu, geure burua zaindu tailerra:

Zaintza lan ezberdinak egiten dituzten emakumeei dago zuzenduta, adineko senideak, bilobak edota pertsona ezinduak zaintzen dituztenei. Bi egunetan izango dira saioak eta bi egunen artean aukeratu daiteke: astearteetan 16:00etatik 18:00etara edo ostegunetan 10:00etatik 12:00etara. Tailerra gazteleraz izango da eta Kontxi Lopez izango da irakaslea. 24 euroko prezioa du izen emateak. Ikasle eta langabetuek, aldiz, 16 euro ordaindu beharko dituzte. 

Batukada ikastaroa: 

Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedo izango dira irakasleak. Guztira 12 orduko iraupena izango du ikastaroak eta 18 euro ordaindu beharko da. Ikasle eta langabetuen kasuan 12 euro. Urtarrilak 27an, otsailak 10 eta 24n, martxoak 9an eta apirilak 6 eta 20an izango dira saioak, 17:30etatik 19:30era. Ikastaroa euskaraz izango da. 

Idazketa lantegia ikastaroa:

Iratxe Retolazak gidatuko ditu saioak. Apirilaren 8an hasi eta maiatzaren 27ra bitarteko ostiraletan izango dira saioak, 17:30etik 19:00etara. Guztira, 12 orduko iraupena du eta 18 euro ordaindu behar da. Ikasleek eta langabetuek, aldiz, 12 euro ordaindu beharko dituzte. Saioak euskaraz izango dira.