Sansebastianak 2016

Danborrada bat, lau urteurren

Gipuzkoako Hitza 2016ko urt. 15a, 18:46

Azpeitiko helduen danborradan aurten 50. aldiz parte hartuko duten Alkartasuna eta Zezenzaleak taldeen eta 25. aldiz irtengo diren Zokoaren eta Sanjuandegiren bueltan erreportajea argitaratu dute Gipuzkoako Hitza-n.

Duela 57 urte egin zuten Azpeitian aurreneko helduen danborrada, 1959an. Oargi taldekoak 'napoleon' jantziekin, El Andaluz zezenzale elkartekoak sukaldariz, eta Oñatzbide elkartekoak gastadore jantzita atera ziren orduko danborrada hartan. Geroztik, hainbat talde batu da helduen danborradara, eta, egun, 27k parte hartzen dute danborren desfilean; mila herritar baino gehiago elkartzen dira danborraren bueltako festan, San Sebastian bezperan.

Azken urteetan, taldeak hasiak dira danborradako urrezko nahiz zilarrezko ezteiak betetzen. Aurten ere izango da urteurrena ospatuko duen talderik: hala nola, 50 urte beteko dituzte Alkartasuna eta Zezenzaleak taldeek, eta 25 urte Zokoak eta Sanjuandegik. Udalaren omenaldia jasoko dute lau taldeek astearte gauerdia iristean, talde guztiak plazan direla.

Erreportaje osoa, Gipuzkoako Hitza-ren webgunean.