Oinatz Animalista Elkarteak postua jarriko du Sanjuandegiko azokan

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2015ko abe. 18a, 10:25

Hastear da Sanjuandegiko azoka. Gaur arratsaldean ekingo diogu, eta bihar goizean jarraituko dugu mila koloretako azokako postuekin. Horien artean izango da Oinatz Animalista Elkartearena ere. Pintxo beganoak, egutegiak, tailerrak... denetarik izango da bertan!!

Azoka Herritik egitasmoak hartuko du egunotan Sanjuandegi auzoa! Txokolatada, ipuin kontaketa, kultur emanaldiak... denetik izango dugu. Tartean, bihar goizean, artisau, baserritar, 2. eskuko denda, argazkilari eta abar luzeak osatutako azoka izango dugu Jose Antonio Agirre plazan. Eta nola ez, azokan izango da zer dastatua. Hiru jan-edaneko postu ere egongo baitira, bat Extremadurako produktuekin, bestea Baserritik-ekoek antolaturikoa, eta hirugarrena Oinatz Animalista Elkartearena.

Azken hauen postuaren aurrerapentxoarekin gatozkizu azoka bezperan, eskainza zabala izango baitugu bertan. Batetik, pintxo beganoen dastaketa bat prestatuko dute elkarteko kideek, animali jatorriko elikagaien altenatibak egon badaudela, eta zeharo goxoak izan daitezkeela erakusteko. Pintxoez gain, animalista elkartearen postuan, naturarekiko eta animaliekiko errespetua izan behar dugula egunero gogorarazteko, 2016rako egutegiak izango dituzte salgai 10 euroren truke. Azkenik, goizean zehar haur eta gazteekin kabi kutxak eraikitzen ikasteko tailerra burutuko dute. Horrelako eta antzeko ekintza txikiak eginez, animalien alde egin dezakeguna azpimarratzeko. Badakizu beraz, animatu!!