Dena prest Sanjuandegin asteburuko Azoka Herritik egitasmorako

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2015ko abe. 16a, 17:53

Asteburu honetan, abenduak 18 eta 19, izango da Sanjuandegiko azoka, ostiral arratsaldean hasi eta larunbat eguerdira arte. Egitarau osoa, eta larunbat goizean Jose Antonio Agirre plazan jarriko diren postuen antolaketa erakusten duen mapatxoa dituzue hemen.

Badator Azoka Herritik Sanjuandegira! Badira hiruzpaIau urte Azpeitian Azoka Herritik egitasmoa martxan jarri genuenetik herriko zenbait eragilek elkarlanean. Bertako ekoizpena eta merkatu txikiak bultzatuz, kultur sorkuntzari eta euskarari bide emanez, herriko taldeak indartuz, aniztasuna errespetatuz eta herritarrak inplikatuz egindako egitasmoa da.

Filosofia honi jarraiki, irailean Alde Zaharrean azoka egin dugu hiru urtetan. Iazko abenduan, lehenengoz, Sanjuandegi auzoan ere egin genuen azoka, XJ Auzolanean elkartearekin batera. Eta lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, Gabonen bueltan bestelako kontsumo eta aisialdi eredu bat eraikitzera bidean, aurten ere azoka egingo dugu.

Asteburu honetan, abenduak 18 eta 19, izango da Sanjuandegiko azoka, ostiral arratsaldean hasi eta larunbat eguerdira arte. Egitarau osoa, eta larunbat goizean Jose Antonio Agirre plazan jarriko diren postuen antolaketa erakusten duen mapatxoa (irudikoa) dituzue hemen.

Honakoa da egitaraua: 

Abenduak 18, ostirala: 

  • 17:30ean: txokolatada umeentzat Jose Antonio Agirre plazan. 
  • 18:00etan: Maider ipuin kontalaria Txikitxoko ludotekan. HH5eko ikasleei zuzendua, 'Hango eta hemengo ipuinak!'
  • 19:00etan: pintxo potea Sanjuandegiko tabernetan.
  • 19:30ean: Guillermo Segurola txiste kontalaria Kantoi tabernan.
  • 22:00etan: Ane Jurado eta Xabi Arrietaren kontzertua Izaro tabernan.

Abenduak 19, larunbata:

  • 10:00-14:00: Azoka Jose Antonio Agirre plazan (artisauak, baserritarrak, bigarren eskuko materiala, bertako dendak, herriko taldeen postuak, janedaneko postuak, argazki estudioa, kale animazioa...)
  • 11:00-13:00: 'Auzoa apaintzeko eskulan tailerra berrerabilitako materialarekin' Txikitxoko ludotekan. HH5-LH6.mailako ikasleentzat. Aurrez ikastetxetan izena eman beharko da tailer honetan parte hartu ahal izateko.
  • 11:30: txapa tailerra GKEen postuetan.