Badator Sanjuandegiko Azoka Herritik

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2015ko abe. 2a, 16:57

Hiru hilabete eskas pasa dira Azoka Herritik egitasmoaren hirugarren edizioa egin genuenetik. Elkarlanean, bertako ekoizpena eta merkatu txikiak bultzatuz, kultur sorkuntzari eta euskarari bide emanez, herriko taldeak indartuz, aniztasuna errespetatuz eta herritarrak inplikatuz egindako egitasmoa zela esanez ekin genion orduko hartan, baita aurreko edizoetan ere. 

Bide horretan, iraileko azokakaz gain, bestelako aletxoak ere jarri ditugu, besteak beste, duela urtebete egindako Sanjuandegiko azoka. 'Azoka Herritik, herria auzoetatik' lemapean egin genuen iazko azoka hura. Izaera eta asmo berarekin, eta elkarlanean oinarrituta antolatu dugu aurtengo edizioa ere, Azoka Herritik egitasmoko eta XJ auzolanean elkarteko kideek, Udalaren laguntzarekin. Herritar askoren partehartzeak eta lanak egiten du azoka posible. Herrian bizi, kontsumitu, lan egin eta gozatzeko modu berriak sortzen dihardugu guztion artean, eta horren isla izango da abenduaren 18 eta 19an egingo den Sanjuandegiko azoka. Gu bagoaz, eta zu, bazatoz?? 

Honakoa da egitaraua: 

Abenduak 18, ostirala: 

  • 17:30ean: txokolatada umeentzat Jose Antonio Agirre plazan. 
  • 18:00etan: Maider ipuin kontalaria Txikitxoko ludotekan. HH5eko ikasleei zuzendua, 'Hango eta hemengo ipuinak!'
  • 19:00etan: pintxo potea Sanjuandegiko tabernetan.
  • 19:30ean: Guillermo Segurola txiste kontalaria Kantoi tabernan.
  • 22:00etan: Ane Jurado eta Xabi Arrietaren kontzertua Izaro tabernan.

Abenduak 19, larunbata:

  • 10:00-14:00: AZOKA Jose Antonio Agirre plazan (artisauak, baserritarrak, bigarren eskuko materiala, bertako dendak, herriko taldeen postuak, janedaneko postuak, argazki estudioa, kale animazioa...)
  • 11:00-13:00: 'Auzoa apaintzeko eskulan tailerra berrerabilitako materialarekin' Txikitxoko ludotekan. HH5-LH6.mailako ikasleentzat. Aurrez ikastetxetan izena eman beharko da tailer honetan parte hartu ahal izateko.
  • 11:30: txapa tailerra GKEen postuetan.