Otarreen zozketarekin amaitu da 'Dendartean eta denon artean zero zabor' kanpaina

Azpeitiko 36 saltokik hiru astez banatu dituzte zozketarako boletoak eta jada badakigu zeintzuk diren zenbaki sarituak: 6515, 9768, 7634, 2874, 9385 eta 3718. Hilabeteko epea dute zorionekoek 688823944 telefono zenbakira deitu eta saria erreklamatzeko.

Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkurak zuzenduriko Dendartean eta denon artean zero zabor kanpaina bere amaierara iritsi da eta modu ezin hobeagoan egin du, produktu ekologikoz osaturiko sei otarreren zozketarekin. Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkartearen laguntzaz aurrera eraman ahal izan den ekintza honek, kontsumo arduratsuaren garrantzia azpimarratu nahi izan du, bezeroak poltsarik ez eskatzera, biodegradagarriak diren zorroak erabiltzera eta abar animatuz.

Ekintzan parte hartu duten Azpeitiko 36 saltokiek hiru astez banatu dituzte zozketarako boletoak eta jada badakigu zeintzuk diren zenbaki sarituak: 6515 – 9768 – 7634 – 2874 – 9385 – 3718. Zenbaki horiek daramatzaten boletoen jabeek produktu ekologikoz osaturiko otarre bana jasoko dute. Horretarako, hilabeteko epea dute zorionekoek 688823944 telefono zenbakira deitu eta saria erreklamatzeko.

Zorionak irabazleei!!