Azoka Herritik

Haurrak protagonista izango dira aurtengo Azoka Herritiken

Irailaren 18 eta 19an ospatuko den aurtengo Azoka herritik, berrikuntza ugarirekin dator. Horietako bat, herriko haur eta gaztetxoenentzako prestatu dugun egitarau oparoa da. Etxeko txikiek azokan parte hartzeko aukera asko izango dituzte; horretarako antolatu ditugun jolas, tailer, lehiaketa anitz eta parte hartzaileen bitartez.

Herriko hainbat elkarte eta eragilek elkarlanean osatu dugun egitarau honetako ekintza guztiak irekiak eta dohainik izango dira. Nahiz eta, larunbat goizeko bi tailerretan parte hartu ahal izateko, aurrez izena eman beharko den.

Sukaldaritza tailerra

LH 2, 3 eta 4 mailako ikasleei zuzenduta dago eta 11:00-13:30 iraupena izango du. Udaletxe azpiko arkupetan burutuko den tailer honen helburua, azokan bertako baserritarrei erosiko dizkiogun produktuekin lau pintxotan oinarrituko den bazkari osasuntsu bat giro politean prestatzea izango da. Amaieran, denon artean jango ditugularik, elkarrekin prestaturiko plater goxoak. (Alergiaren bat daukanak aurrez jakinarazi beharko du).

Panpin tailerra: ontzak eta munstroak

HH 3, 4, 5 eta LH 1. Mailako ikasleei zuzenduta dago eta 11:00-13:00 iraungo du. Tailerra hau plazan artisauen gunean burutuko da eta bertan, material birziklatua erabiliz telazko panpin eder bat egingo du parte hartzaile bakoitzak. Tailer honetan parte hartzera gonbidatzen ditugu haurren gurasoak ere, haurrei panpina egiten laguntzeko (batez ere josi edo moztu behar den momentuetan) elkarrekin une eder bat igaroaz.

Izen emateak ikastetxeetan egingo dira eta horretarako azken eguna irailaren 16an, asteazkena izango da.

Animatu eta ez galdu etxeko txikienak Azoka Herritiken elkarlaneko filosofia parte hartzailean jolasaren bitartez murgiltzeko aukera paregabe hau!

Edozein zalantza izanez gero, jarri lasai gurekin harremanetan azoka.herritik@gmail.com edota 943 157160.