Saninazioak 2015

Zezenketen inguruko argazki erakusketa abian da Betharramen

Uztarria.eus 2015ko uzt. 28a, 21:34

Udalak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta, saninazioen bueltan urtero egiten den zezenketen inguruko argazki erakusketa abian da Betharrameko aretoan. Argazki elkarteko kideek ateratako 30 lan ikus daitezke bertan. Santio egunean ireki zuten eta festak bukatu arte, abuztuaren 2a arte, egongo da ikusgai, astegunetan 18:00etatik 20:00etara eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.