XXXIV. Ollagorra usakume tiraketa izango da zapatuan

10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da, Lapatxeko zelaietan. 2.000 euro egongo dira saritan, eta horrez gain, urdaiazpikoa, otarra, gaztak, arropak... ere banatuko dira.

 

 

 

 

 

 

  

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Datorren zapatuan, hilak 25, egun osoan zehar, XXXIV. Ollagorra Usakume Txapelketa jokatuko da Lapatxeko zelaietan. 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da.

2.000 euro egongo dira saritan, eta horrez gain, urdaiazpikoa, otarra, gaztak, arropak... ere banatuko dira. Maila bakoitzeko lehendabizikoari garaikurra eta oparia ere emango zaizkie. Parte hartzaile guztientzat beste sari eder bat ere egongo da.

Ollagorra elkarteak eskerrak eman nahi dizkie, laguntzaile guztiei eta bertara parte hartzera naiz ikustera eta animoak ematera gerturatuko zareten guztioi.