DYAkoak, bihotz-biriken suspertzeko tekniken berri ematen

Uztarria.eus 2015ko mai. 29a, 20:06

Zure eskuek bizitza bat salbatu dezakete leloarekin, BBS Eguna ospatuko du du DYAk astelehenean, ekainak 1. Bihotz-biriken suspertzearen (BBS) garrantzia nabarmentzeko sentsibilizazio kanpaina hori laugarren urtez egingo du, horrenbestez, DYAk. Data horren inguruan, Gipuzkoako hainbat herritan suspertze teknikak herritarrei gerturatu eta erakusteko gune ibiltariak jarriko ditu DYAk. Gaur, ostirala, halako bat jarri dute Azpeitiko Perez Arregi plazan (argazkian). 20:00ak arte egongo dira bertan DYAren boluntarioak.