Oilagor ehizarako erabilitako txartelak itzultzeko aukera otsailaren 19an

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2015ko ots. 18a, 10:32

Bihar, osteguna, 19:30etik 20:30era jasoko ditugu txartelak Ollagorra Elkartean. Denboraldian emandako txartelak itzultzea derrigorrezkoa da.

Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkarteak jakinarazi nahi du, bukatzear den oilagor ehiza denboraldian banatu diren txartelak itzultzea derrigorrezkoa dela. Horretarako, nahi izanez gero, gure elkartean egongo gara otsailaren 19an, osteguna, 19:30etatik 20:30era, txartelak jasotzeko.

Argitu, norberak ere egin ahal duela, federaziora zuzenduta.
 
Era berean, arrantzarako federatiba egin nahi dutenek ere egun eta ordu horretan eskatu ahal izango dute.