Urte zaharra Aizkorrin agurtu eta berria Erlon hasiko du Lagun Onak MBk

Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu ibilaldia egingo dugu abenduaren 31n eta Urte Berri egunean Erlora igoko gara, 09:00etan plazatik irtenda.

Aspaldiko ohitura berrituz, urte zaharrari agurra eta urte berriari ongietorria mendian emango dizkio Lagun Onak Mendi Bazkunak.

Bihar, abenduak 31, Otzaurte-Aizkorri-Arantzazu ibilaldia egingo dugu, goiz partean; aurrez izena emana dutenentzat, 07:00etan izango da autobusa. Urtarrilaren 1ean, berriz, Erlora igoko gara. Urte Berri eguneko irteeran parte hartu nahi dutenek 09:00etarako plazara agertzea besterik ez dute egin behar. Urtero bezala, turroia eta txanpaina ez dira faltako, eta 11:00etan euskal presoen eskubideen aldeko argazkia aterako da gurutzean.