I. Patxi Azkargorta Memoriala jokatuko da Santo Tomas egunez

Sari banaketarekin batera, Patxi Azkargorta zenari omenalditxo bat egingo zaio, bere senideei plaka bat emanaz.

Igande honetan, Santo Tomas egunez, Patxi Azkargorta Memorialaren I. edizioko finalak jokatuko dira, 10:30etan hasita, Frontoi Txikian.

Honako partidak izango ditugu:

 - Pre-Benjamin B maila (Banaka): Abel Astigarraga vs Iker Urrestilla.

 - Pre-Benjamin A maila (Banaka): Unai Astigarraga vs Xabat Egiguren.

 - Benjamin maila (Banaka): Beñat Ezama vs Aner Lizaso.

 - Benjamin maila (Binaka): Iker Zabala eta Iker Otaegi vs Iker Urrestilla eta Jokin Bidezabal.

 - Alebin maila (Binaka): Lantz Unanue eta Iker Egiguren vs Enaitz Etxeberria eta Aratz Buldain.

Sari banaketarekin batera, Patxi Azkargorta zenari omenalditxo bat egingo zaio, bere senideei plaka bat emanaz.

Gainera, finalek irauten duten bitartean Eguberri saski zoragarri baten zozketa egingo da.

Gozatu Santo Tomas eguneko lehen orduak pilota partida bikainak ikusiaz. Animatu zaitez!