Azpeitiko memoria historikoa

Jexux Arrizabalaga 2014ko urr. 3a, 11:52

Jexux Arrizabalagak Azpeitiko memoria historikoaren inguruan idatzitako iritzi artikulua da hurrengoa.

Pasa den hilean Azpeitiko memoria historikoa biltzeko egitasmoa zela eta, zenbait ekimen eraman dira aurrera Udalak antolatuta, eta horren inguruan ekarpen bat egin nahi nuke.
 
Jose Maria Aramendi Estala Pipas errepublika garaian zinegotzi izan zen baserritarrek aukeratuta. Orain, Udalak omenaldia egin dienean bere izena hor agertzen da.
 
Gizon hau nire aitona izan zen eta bere alaba gazteenaren semea naiz. Amak kontatuta dakit gizon hau -ordurako adinekoa- Azpeitiko kartzelan sartu zutela (orain anbulatorioa dagoen eraikuntza horretan) eta pulmonia harrapatu zuen. Hori dela eta, erruki etxera eraman zuten eta handik egun batzuetara hil zen.
 
Gizon horren inguruan kontu gehiago konta ditzaket, baina oraingoz besterik ez dut kontatuko, agian, gaiarekin lotura zuzena ez dutelako.
 
Eta idazten ari naizena amaitzeko, Udalari eskatuko nioke hurrengoan horrelako efemerideak antolatzen dituenean finago jokatzeko, izan ere, Anttoniren familiako inor ez baitzen izan jakitun efemeride horretaz pasatu eta gerora arte.