Doctor Deseo urriaren 18an Sanagustin kulturgunean

Urtea bukatu arteko egutegiarekin gabiltz lanean eta aurreratzen joango gara datozen ekitaldien zerrenda. Bete-betea geldituko zaigu programazioa, kontzertu, antzerki, dantza eta bestelako ekitaldiz. Hauxe duzue lehen iragarpena. Doctor Deseo Busco en tus labios diskoaren bira egiten ari da aurten eta Azpeitian izango dugu urrian.

Areto guztiak bete eta sarrerarik gabe uzten ari den Doctor Deseo Azpeitian izango dugu Busco en tus labios disko berriaren aurkezpen kontzertua emateko. 2014an zehar egiten ari den biraren baitan 120 minutuko ikuskizuna eskainiko digu taldeak, publikoa bereganatu eta txundituta uzteko gogoz.

Kontzertua: Doctor Deseo.
Eguna: Urriak 18, zapatua.
Sarrera: Aurrez 15€ / Egunean 18€.
Sarrerak eskuratzeko: kulturgunean edo hemen. Dagoeneko salgai.