Mikel Perezek irabazi du XXIII. Herriko Amuarrain Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ollagorra Ehiza eta Arrantza Elkartea 2014ko api. 14a, 16:17

Joan den zapatuan, hilak 12, jokatu zen XXIII. Herriko Amuarrain Txapelketa, eta 22 arrantzalek hartu zuten parte. Guztira, 46 amuarrain harrapatu zituzten. Infantil mailako Mikel Perez izan zen irabazlea, Ollagorra Elkarteak antolatutako txapelketan. Amuarrain handienaren saria, berriz, Eneko Larrañagak eskuratu du, 707 gramoko amuarraina arrantzatuta.

Goizeko 09:00etan Enparan Dorretxean elkartu eta ordu erdira izena emandako gazte denak ibaian sartuta ziren. 11:30ak arteko tartea zuten amuarrainak harrapatzeko. 10:00etarako jakinekoa zen Mikel Perez izango zela txapelduna, ordurako hiru amuarraineko kupoa harrapatuta zuelako.

Egun zoragarria izan zuten parte-hartzaileek eta umeek ederto pasatu zuten.

Sailkapena:

Infantilak:
1- Mikel Perez
2- Ibon Goenaga
3 -Joseba Azkue
4 -Jokin Sudupe
5 -Ander Elorza
6- Iñigo Elorza

Alebinak:
1- Oier Mateos
2- Egoitz Beristain 
3- Jakes Del Pozo
4- Eneko Larrañaga 
5- Haritz Txapartegi
6- Enaitz Etxeberria 
7- Eneko Cardenas 
8- Xabat Egurza


Benjaminak:
1- Iñaki Arzalluz
2- Manex Beristain 
3- Josu Alonso
4- Josu Zelaia 
5- Leire Zelaia 
6- Julen Amenabar 
7- Haritz Amenabar  
8- Pello Odriozola