Jatorri ezberdineko jendeari buruzko hitzaldi-solasaldia

Hizlaria: Agustin Unzurrunzaga (SOS arrazakeria)
Eguna: Otsailak 19, asteazkena, 19:00etan
Lekua: Sanjuandegiko auzo-elkartean

Aurkezpen labur baten ondoren jendearen zalantza eta galderei erantzungo die urte askoan arrazakeriaren aurka hainbat lan egin duen donostiar abokatuak.

1. Nola lortu jatorri ezberdineko jendearen elkarbizitza?

2. Nola lortu beste herri batzuetatik lan bila datozenak gure herrian eta kulturan txertatzea, euren kultura eta ohiturak galdu gabe?

3. Nola lortu, hizkuntza, kultura eta jatorri ezberdineko jendearekin herri euskaldun bat eraikitzea?

4. Azpeitiarrok mundu guztian sakabanatuta gaude, mundu guztikoak elkartu gaitezke Azpeitian.

5. Azpeitiarrak goi-mailako ikasketak bukatuta kanpora doaz lan bila, kanpotik datoz lan bila bertakoak egin nahi ez ditugun lanak egitera.

6. Jatorri ezberdineko jendearen ekarpena aberatsa da, ekonomia, kultura eta giza baloreetan besteak beste.

7. Azpeitian bizi den edonor da azpeitiarra, eta azpeitiarron eskubide berdinak bermatu, betebehar berdinak exijitu eta aukera berdinak eskaini behar zaizkio.

8. Kanpoan geu hartzea nahiko genukeen bezala hartu behar ditugu hemen kanpokoak.

Krisia eragin dutenak ez dira etorkinak, espekulatzaile finantzarioak eta horiek babesten dituzten politikak baizik.