Gaztetuta atera ginen zapatuko kontzertutik

Baiezkoan geunden. Bagenekien. Ez genuen huts egiterik espero, aurreko esperientziaren oroitzapena genuen. Eta bai, gaztetuta atera ginen zapatuan izandako kontzertutik. Sermond's taldeak indar handiz ekin zion, rock biziz. Capsulak bordatu egin zuen, Martin Guevara buru zuela. Letra nagusiz idatzi behar genuke talde honen izena. Zuzeneko ikusgarria du.

Jendartera jaitsi, jauziak egin, gitarra bafleetan katigatu, espitx mistikoak eman, jendea berotu... eta rocka egin, musika zabaldu, espiritua kutsatu, mugitzera behartu derrigortu gabe. Hori guztia da Capsula.

Solar Secrets disko berriaren aurkezpen kontzertua izan genuen Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, zapatuan. Bilbo bizilekutzat duen argentinarrez osaturiko taldea da Capsula eta hizketa moduaketa eskainitako musikak kutsaturik kontzertu indartsu eta energiaz beterikoa entzun genuen. Eskerrik asko hirukote!

Aurretik, Sermond's aritu zen, Bidegurutzean diskoa aurkezten. Rock soinu indartsuak dituztela erakutsi zuten eta diskoan entzunda genuena baieztatu: merezi zuela hitzordu honek ere. Eskerrik asko Sermond's-eko lagunei ere.