Gorka Arregi eta Valen García, Santo Tomas barne lehiaketako irabazleak

Joan den ostiralean banatu zituzten Azpeitiko Argazki Elkarteak Santo Tomas egunean egindako barne txapelketako sariak. Gorka Arregik zuri-beltzeko modalitatean ateratako argazkiei esker lortu du saria eta Valen Garciak, berriz, koloretako kolekzio onenaren saria. Zuri-beltzeko argazkien bildumen artean bigarren onena Valen Garciarena izan da eta hirugarrena, berriz, Iñaki Aranbururena. Hurrengo bideoan dituzue irabazleak eta beraien argazki kolekzioak, eta argazki gehiago ikusteko egin klik hemen.