Eskuragarri da abenduko sozioekonomia buletina

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2014ko urt. 28a, 12:06

Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan, Iraurgi Berritzenek garatu duen abenduko sozioekonomia buletina eskuragarri duzue. Azken hilabetean, Lanbiden enplegua eskatu duten herritarren kopuruak behera egin du. Hau da, azaroarekin alderatuta, Urola Erdian 109 lagun gutxiago daude Lanbiden izena emanda. Gainera, irailean baino 126 langabetu gutxiago zeuden abenduan Azpeitian.