Haurrentzako material azoka izango da bihar, Sanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2014ko urt. 2a, 12:51
Soreasun ere egin zuten haurren elkartasun azoka

17:00etatik 20:00etara haurrentzako bigarren eskuko materiala modu merkean eta kalitate onean eskuratzeko aukera izango da Sanjuandegiko auzo lokalean.

Bihar, ostirala, 17:00etatik 20:00etara haurrentzako bigarren eskuko materiala modu merkean eta kalitate onean eskuratzeko aukera izango da Sanjuandegin. Elkar-ekin eta Sanjuandegi Auzolanean taldeen elkarlanarekin egingo da ekimena, eta bertan azken asteotan Sanjuandegiko auzo lokalean bildutako materiala jarriko da salgai.

Biharko ekimenarekin emango zaio amaiera haurrentzako elkartasun azokari.