Yerai Varela eta Nerea Azpiazu nagusi, San Silbestre lasterketa nagusian

616 lagunek esan diote agur 2013. urteari lasterka gaur, asteartea, 6,4 kilometroko San Silbestre lasterketa nagusian. Ehunka gizon- emakumek hartu dute parte urtez urte indarra hartu duen proban, Yerai Varela oñatiarra (19:44) eta Nerea Azpiazu azpeitiarra (25:30) izan dira helmugaratzen aurrenak. Gizonezkoetan bigarren Xabat Manzisidor azpeitiarra (20:43) izan da, eta Gemma Hernandez urretxuarra(26:16) emakumeetan. Hirugarrenak Imano Larrañaga azkoitiarra (20:43) eta Begoña Bakeriza azkoitiarra (26:45) izan dira.

Gainontzeko mailetan ere parte-hartzaile ugari izan da, 10:30etik aurrera jokatu diren lasterketetan. 13:00ak aldean bukatu da lasterketa nagusia eta sari banaketarekin eman diote bukaera atletismo festari.

Xeye Atletismo Taldeak Urola Kostako Hitza-ren laguntzarekin eta Udalaren babesarekin antolatu du lasterketa.

Sailkapen osoa hurrengo loturan: http://www.kirolprobak.com/clasificacion.php?id=949

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide