Ikusgai da azaroko Buletin Sozioekonomikoa

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2013ko abe. 20a, 14:45

 

Eskuragarri dago jada Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan, Iraurgi Berritzenek garatu duen 2013ko azaroko Buletin Sozioekonomikoa. Bertan, Urola Erdiko hainbat datu jaso da, herriz herrikoak zein bailara mailakoak. Hala nola, langabezia tasak eta langabetuen prestakuntzaren nahiz kontratazioen inguruko datuak.

 

Azpeitiari dagokionez, azaroan 1.115 langabetu zeuden Lanbiden izena emanda, aurreko hilean baino 59 gutxiago. Langabezia tasa %16,3 izan da azaroan, eta Urola Erdiko langabezia tasa, berriz, %15,61.

 

Hemen buletina osorik.