Elkartasun azokako material bilketa makal doanez, bilketa egun gehiago izango dira

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2013ko abe. 17a, 11:11
Materiala Soreasu antzokian eta Sanjuandegiko auzo-lokalean jasotzen dute.

Gaur, asteartea, jarraituko dute bilketarekin, eta ostirala bitartean utzi ahal izango dira jostailuak-eta Sanjuandegiko auzo-lokalean edo Soreasu antzokian. Datorren astean ere izango da materiala uzteko parada.

Elkartasun Azokako material bilketa makal xamar doala-eta, bilketa egunak luzatzea erabaki du Elkar-ekin taldeak:

Aste honetan: (Sanjuandegiko auzo-lokalean eta Soreasun)

- Asteartea, hilak 17: 18:00etatik 20:00etara
- Asteazkena, hilak 18: 18:00etatik 20:00etara
- Osteguna, hilak 19: 18:00etatik 20:00etara
- Ostirala, hilak 20: 10:00etatik 13:00etara/16:00etatik 20:00etara (*Soreasun bakarrik)

Hurrengo astean:

- Astelehena, hilak 23: 10:00etatik 13:00etara/17:00etatik 20:00etara
- Asteartea, hilak 24: 10:00etatik 13:00etara
- Osteguna, hilak 26: 10:00etatik 13:00etara/17:00etatik 20:00etara (*Soreasun bakarrik)

Herritarrak esfortzu txiki bat egitera gonbidatu nahi ditugu, etxeetan eta ganbaretan baztertuta dauden jostailu eta umeentzat material ezberdinak batu eta gune hauetara ekartzera.