Egitarau zabal eta oparoarekin dator Gabonetako Azoka Herritik

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2013ko abe. 16a, 19:34
Sanagustinen aurkeztu zuten, zapatuan, Gabonetako Azoka Herritik ekimenaren egitaraua.

Ekimen nagusiak abenduaren 27an eta 28an izango badira ere, abenduaren 17an hasi eta urtarrilaren 4a arte ia egunero izango da ekimenen bat.

Gabonetan Azoka Herritik Herria elkartasunetik lelo hartuta egingo da. Abenduaren 17an hasi eta urtarrilaren 4ra bitarteko egitarau zabal eta oparoa aurkeztu zuten zapatuan, abenduak 14, Sanagustin kulturgunean parte hartuko duten eragileetako ordezkariek eta herritarrek.

Hona hemen datozen egunetarako egitaraua:

Abenduak 17, asteartea:

  • 17:30etik 19:30era, Jauzika Heziketa Taldearekin Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan azokarako mural margoketa eta ipuin kontaketa, ludotekako erabiltzaileekin.

- Abenduak 18, asteazkena:

  • 17:30etik 19:30era, Jauzika Heziketa Taldearekin Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan askaria, ludotekako erbailtzaileekin.
  • II. Erakusleiho lehiaketaren saridunak jakinaraziko dira. Lehiaketa Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari Elkarteak elkarlanean antolatu dute.

- Abenduak 19, osteguna:

  • 17:00etan, Sanagustin kulturgunean, Baigera Jubilatuen Elkarteak antolatutako solasaldia. Gaia: Krisiaren eragina eta pobreen argazkia Azpeitian. Hizlariak: Jon Iribar Goenaga eta Mariarro Alberdi. Moderatzailea: Laxaro Azkune.
  • 17:00etatik 20:00etara, udaletxeko arkupetan, artisauen azoka.
  • 19:00etan, pintxo-poteoa bertako produktuekin, AZTE tabernetan.

- Abenduak 20, ostirala:

  • 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 Elkar-ekinek antolatuta Haurrentzako Elkartasun Azoka, Soreasun.
  • 17:00-20:00: Baserritarren azoka, artisauen azoka eta Baserritik.com, plazako arkupetan.
  • 22:00: Bertsolaritza: Txapelen omenezko bertso saioa. Soreasun.

- Abenduak 21, San Tomas Eguna.

- Abenduak 22, igandea.

  • 17:00- 20:00: Artisauen azoka, udaletxeko arkupetan.
  • 18:00etan, Julian Barrenetxea Abesbatzaren Gabon kantak, Sanagustin kulturgunean.

- Abenduak 23, astelehena:

  • 11:00-13:00 eta 17:00-20:00: artisauen azoka, udaletxeko arkupetan.
  • 19:00: Tuba Ensemble, Sanagustin kulturgunean.

- Abenduak 24, asteartea:

  • Baserritarren azoka, plazan.
  • 10:30ean, Olentzero tailerrak, Sanagustin kulturgunean.
  • 11-00-13:00 eta 17:00-20:00, artisauen azoka, udaletxeko arkupetan.
  • 12:30, Mari Domingi, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 18:00, Olentzero, plazan.

- Abenduak 25, asteazkena:

  • 13:00etan, Azpeitiko Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

- Abenduak 26tik 30era eta urtarrilaren 2tik 4ra

  • 16:00-20:00, Gabonetako haur parkea, Izarraitz pilotalekuan. Sarrera: 2 euro.

- Abenduak 27, ostirala.

  • 10:00-13:00 eta 16:00-20:00: Azoka plazan. Elkar-ekinen Haurrentzako Elkartasun Azoka. Iraurgi Ikastetxearen bigarren eskuko jostailuen azoka. Artisauak, Baserritik.com, Khamar saharar herriaren aldeko elkartea...
  • 17:00etan, baserritarren azoka, udaletxeko arkupetan.

- Abenduak 28, larunbata:

  • 10:00-13:00 eta 16:00-20:00: Azoka plazan. Elkar-ekinen Haurrentzako Elkartasun Azoka. Iraurgi Ikastetxearen bigarren eskuko jostailuen azoka. Artisauak, Baserritik.com, Khamar saharar herriaren aldeko elkartea...
  • 12:00etan, Maria Jesus Arregiren biografia liburuxkaren aurkezpena, Sanagustin kulturgunean.
  • 12:30ean, Urteko Kirolaria sari banaketa, udaletxean.
  • 23:00etan, Dark Code eta Su ta Gar taldeen kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

- Abenduak 29, igandea:

  • 18:00etan, Kultur Mahaiko Ohorezko Bazkidea ekitaldia, Sanagustin kulturgunean.

- Urtarrilak 3, ostirala

  •  17:00-20:00, Sanjuandegin. Elkar-ekin eta XJ Auzolaneanek antolatuta Haurrentzako Elkartasun Azoka.

Horietaz gain, Bertan Merkatari Elkarteak ere ekimen bereziak abian ditu egunotarako. Eta abenduaren 20an, 22an, 23an, 27an, 28an eta 29an eta urtarrilaren 3tik 5era, Mixio Taldeak bere Gabonetako Bidezko Merkataritzako denda irekita izango du, urtero bezala, Frontoi Txikiaren alboko Karitasen lokalean.