Inaxio Lasa Errezolaren sendiaren eskertza

Inaxio Lasaren sendia 2013ko abe. 16a, 18:45

Joan den abenduaren 6an webgune honetan argitaratutako gutunaren harira, eskerrak emanez ohar hau igorri dio Inaxio Lasa zenaren sendiak Uztarria Komunikazio Taldeari.

Publikoki eskertu nahi ditugu, adorea eta esperantza berrartzera eramaten gaituzten, jaso ditugun nahiz pertsonal, telefono edo idatzizko elkartasun mezu adierazgarriak.

Aipamen berezia egin Anatsani, gertaerak izan eta egun gutxira, prentsan bere idatziaren argitaralpenak guretzat izan zuen esanahiarengatik; garai zailak izanik haiek biktimaren aldeko adierazpenak egiteko, gizartearen eta bere ordezkarien gehiengoak politizatu eta beste alde batera begiratzea nahiago zuten bitartean.