Haurrentzako Elkartasun Azokarekin bat egin du Jauzika Heziketa Elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2013ko abe. 13a, 18:21

Gaztelekuan ere materiala biltzeko aukera izango da datozen egunetan: abenduaren 16, 17 eta 18an, goizez, 09:30etik 11:30era. Horrez gain, astearterako eta asteazkenerako (hilak 17 eta 18) ekimen bereziak antolatu dituzte herriko bi ludoteketan.

Herriko Gaztelekua eta Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekak kudeatzen dituen Jauzika Heziketa Elkarteak ere bat egin du Azoka Herritik-en baitan abenduaren 20, 27 eta 28rako Elkar-ekinek antolatu duen Haurrentzako Elkartasun Azokarekin.

Horrela, Gaztelekuan ere azoka horretarako materiala biltzeko aukera izango da datozen egunetan: abenduaren 16, 17 eta 18an, goizez 09:30etik 11:30era.

Horrez gain, datorren asterako ekimen bereziak ere antolatu dituzte herriko bi ludoteketan. Asteartean, hilak 17, azokarako mural margoketa eta ipuin kontaketa egingo dituzte ludoteketako erabiltzaileekin, 17:30etik 19:30era. Eta asteazkenean berriz, hilak 18, askaria, astearteko ordu tarte berdinean.