Gaur, abenduak 12, Mendi Astearen barruan, Mount St.Elias filma ikusteko aukera izango dugu 21:30etatik aurrera Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia Paradisu Zinema 2013ko abe. 12a, 12:27

Izenburua: Mount St. Elias

Zuzendaria: Gerald Salmina

Urtea: 2009

Herrialdea: Austria

Generoa: Dokumentala

Iraupena: 100’

Mendi zinemaldi ugaritan saritua izan den dokumental harrigarri honetan munduko mendi

eskiatzaile ezagunenetarikoak diren Alex Naglich, Peter Ressman eta Jon Jonhston-ek Alaskako

San Elias mendia eskiatzen jetsi nahi izatean egindako erronka itzel eta ikusgarria kontatzen da.

Aipatutako erronka hau munduko kirol erronka handienetarikoa da, mendi honek, bere 5489

metrorekin, ezagutzen den jeitsierarik luzeena baitu, 25 kilometroko jeitsiera alajaina. Luzera

gutxi balitz, jeitsiera horretako aldapetariko batzuk 60 graduko inklinazioak edukitzera iristen

dira.

 Mount St. Elias dokumentalean hiru eskiatzaileek amestutako jeitsiera egi bihurtzeko

saiakeran pasa beharreko mota guztietako zailtasunak kontatzen dira. Hasi zailtasun

teknikoetatik eta zailtasun meteorologikoetaraino. Jeitsiera ederra baina aldi berean latza eta

ia ezinezkoa, eskiatzaile bakoitzak norbere trebetasun eta gaitasun handiak izan arren, talde

lanik eta elkar laguntzarik gabe ezinezko izango litzatekeen ametsa.