Gabonetako artisau azokan parte hartu nahi duten herritarrek zapatua bitartean eman ahalko dute izena

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2013ko abe. 5a, 10:51

Gabonetako Azoka Herritik ekimenaren baitan, artisau azoka antolatuko da, eta abenduaren 19an, 20an, 22an, 23an, 24an, 27an eta 28an egongo da zabalik. Artisau lanak egiten dituzten herritarrek postua jartzeko aukera izango dute, eta izena emateko azken eguna abenduaren 7a, zapatua, izango da.
 
Izena azoka.herritik@gmail.com helbidera mezu bat bidalita eman behar da, eta mezu horretan norberaren izen-abizenak, kontaktua eta zer produktu salduko duen zehaztu beharko da.