Azpeitiko gazteen batzarra izango da ostegunean

Sanagustinpean (udaletxe azpian) elkartuko dira, 18:00etan, baina gero leku "epelagora" joango dira batzarra egitera. Gazte mugimenduak, "hitzordura agertzearen garrantzia" azpimarratu dute, "Azpeitiko gazte koadrila guztietako ordezkariak elkartzea baita helburua".

Azpeitiko gazte koadrilek batzarra egingo dute ostegunean, hilak 28. Sanagustinpean (udaletxe azpian) elkartuko dira, 18:00etan, baina gero leku "epelagora" joango dira batzarra egitera. Gazte mugimenduak "hitzordura agertzearen garrantzia" azpimarratu dute, "Azpeitiko gazte koadrila guztietako ordezkariak elkartzea baita helburua".

Joan den azaroaren 28an Azpeitiko gazte koadrila guztiak elkartzeko deia egin zuten, eta orduan egin zuten ostegunerako batzarrerako deialdia. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide