Oñatzetik Loiolara ibilaldia egingo dute gaztetxoek

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, zapatu goizean egingo dute txangoa. Gaur, osteguna, da ibilaldian izena emateko azken eguna.

Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoentzako Olatzetik Loiolara mendi ibilaldia antolatu du zapaturako. 09:00etan abiatuko dira plazatik, Oñatzera igoko dira. Oñatzen hamaiketakoa egin eta gero, jaitsiko dira Loiolara.

Gaur, osteguna, da ibilaldian izena emateko azken eguna. Interesatuek mendi bazkunaren tabernan edo lotura honetan eman beharko dute izena.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide