Lin Ton Taunen kontzerturako sarrerak zozkatu ditu Uztarriak

Lin Ton Taun taldea nongoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du Uztarriak zozketa. Amaia Odriozola eta Ainhoa Sierrak sarrera bana eskuratu dute.

Lin Ton Taun musika taldeak bihar, zapatua, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da, eta Lin Ton Taunenen aurretik Malder taldea izango da oholtzan.

Nongoa da Lin Ton Taun taldea? galderari erantzun behar zioten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien arteanegin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Zestoa da, eta irabazleak Amaia Odriozola eta Ainhoa Sierra dira. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide