Haurrentzat ipuin kontaketa izango da gaur

Liburutegian izango da saioa, 18:00etan hasita. LH 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleentzako emanaldia eskainiko du Miriam Mendozak.

Azpeitiko Udal Liburutegiak lau eta hamar urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu, eta gaur, astelehena, emanaldia izango da. Urriaren 21ean hasi ziren saioak eta abenduaren 16a bitartean astelehenero izango dira "haur eta gaztetxoen liburu zaletasuna suspertu asmoz". Gaurko saioa 18:00etan hasiko da, eta Lehen Hezkuntzako 1, 2, 3 eta 4. mailako ikasleentzako izango da. Miriam Mendoza ariko da ipuin kontalari.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide