Unai Iparragirre txirrindularia elkarrizketa digitalean izango da gaur arratsaldean

Iparragirrek zuek egindako galderei erantzungo die ostegunean.

Azpeitiar txirrindularia elkarrizketa online-an izango da gaur, Uztarriaren egoitzan, 16:00etan hasita. Bidali zure galderak ordurako hona.

Gaur, osteguna, Unai Iparragirre Txipa azpeitiar txirrindularia Uztarriaren egoitzan izango da elkarrizketa digitalean, 16:00etatik aurrera.

Euskadi Fundazioa taldearekin errepideko denboraldia urrian bukatu berri du, eta atseden hartzeko garaia du orain. Profesionaletan aurreneko denboraldia egin du aurten, baina datorren denboraldirako kontuak ilun ditu, Euskadi Fundazioa taldea desagertzear da eta. Denboraldiaz, etorkizunaz eta bestelakoez hitz egingo du Iparragirrek elkarrizketa online-an, eta bidali ordurako zure galderak hona.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide