Elkar-ekinek bat egiten du jubilatuen elkarretaratzearekin

Bat egiten dugu bailarako jubilatuen elkarteek, urriaren 5erako, Azpeitiko plazan deitutako elkarretaratzearekin:

  1. Erretiratuen pentsioetan eta osasun zerbitzuan ezartzen ari diren murrizketak ez ditugu onartzen, gutxi batzuk aberasteko eta banketxe handiei dirua emateko helburuarekin eginak daudelako, eta herrian txirotasuna eta miseria areagotu egiten dituelako.
  2. Elkar-ekinek bat egiten du bailarako jubilatuak euren bizi baldintza eta eskubideen alde egiten ari diren ahaleginarekin, eta ondorengoentzat pentsio duin bat eta kalitatezko osasun zerbitzua eta doakoa, gaurtik, ziurtatzea exijitzen dugu.
  3. Hemengo gobernuari eskatzen diogu, Euskal Herrian ez ditzala ezarri Madrildik datozen Pentsio Erreforma eta botiken berrordainketa, eta bitartekoak jar ditzala neurriok adinekoengan ondoriorik izan ez ditzaten.
  4. Larunbat eguerdian parte hartzera deitzen dugu solidaritatea eta elkarlana ezinbestekoa dugulako egoera zail honetan aurrera egiteko.