Eneko Ibarguren 'Kurku'-ri gure babes eta berotasun osoa

Elkar-ekin taldetik Herriraren inguruan eman diren atxiloketak salatzeaz gain, bereziki gure herritar eta taldekide den Eneko Ibarguren Kurku-ri gure babes eta berotasun osoa adierazi nahi diogu komunikatu honen bitartez.

Honekin, gure taldean Kurkuk Azpeitiarekiko eta bertako arazo sozialekiko erakutsitako konpromezua goraipatu nahi dugu, elkartasunean oinarritutako Azpeitia berri eta justu bat eraikitzeko duen gogoa eta horretan jarritako indarra. Bizi ditugun garaietan honelako atxiloketak lekurik ez dutela eta honelako pertsonak herrian behar beharrezkoak ditugula sinesten dugu, eskubideen alde borrokan, azpeitiarrongatik lanean.

Euskal Herrian, Azpeitian eta Elkar-ekinen behar dugulako, egunetan deitutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten diegu herritarrei.

Animo Kurku!!! Zurekin gaude!!!