Berri Txarraken kontzerturako 100 sarrera Interneten

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko urr. 1a, 13:10

Dagoeneko jarrita daude sarrerak Internet saltzen eta kopuru mugatu hori izango dute sarrerek, izan ere dagoeneko saldu baitira ia beste guztiak. Hemen eskuratu daitezke sarrerak.

Atzo arratsaldean jarri genituen Berri Txarraken kontzerturako 100 sarrera Interneten saltzen. Kopuru mugatu hori izango dute sarrerek, izan ere dagoeneko saldu baitira ia beste guztiak. Lotura honetan 14 euroren trukean eskuratu ahal ditzakezue sarrerak.

Azaroaren 1ean, kontzertuaren egunean, ere jarriko ditugu asrrera batzuk salgai, eta 17 euro ordaindu beharko da. Kultur Bonoa dutenek, berriz, erreserbatuta dituzte sarrerak, eta txartela lehiatilan erakutsi eta sarrerak emango zaizkie.

23:00etan hasiko dira kontzertuak. Niña Coyote eta Chico Tornado eta Egurra ta kitto! taldeek ere joko dute egun horretan.