Zapatu goizaren laburpena bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Azoka Herritik 2013ko ira. 21a, 23:05

Alde Zaharra jendez mukuru egon da goiz guztian zehar. Stockean eta bigarren eskuko azokan produktu ugari saldu dituzte, eta baserritarrek plazan bete dituzten postuetan ere mugimendu itzela egon da. Ez da jan-edanik falta izan egun osoan. Hemen, xehetasun guztiak bideoan jasota.

Bihar, igandea, izango da azokaren azken eguna, baina izango da zer gozatu. Hemen igandeko egitaraua osorik: 

Egun osoan herriko eta inguruetako artisauek postuak jarriko dituzte.

10:00etan Izarraitz Txistulari Taldearen kalejira.

10:30ean baratzagintza tailerra Santiago kalean.

11:00etan pitxigintza tailerra plazan.

11:30ean, txori basatien erakustaldia Perez Arregi plazatxoan.

12:00etan marrazki eta bustin tailerra Plaza Txikian.

12:30ean Juan Antxieta Musika Eskolakoen kalejira.

13:00etan kulturarteko dantzak plazan.

13:00etan perkusio tailerra Plaza Txikian.

16:00etan batukada tailerra plazan.

16:30ean txori basatien erakustaldia.

17:00etan pitxigintza tailerra plazan.

17:30ean Guretzat txarangaren emanaldia Plaza Txikian.

19:00etan Oinkadak kale ikuskizuna.

Olazko Andre Mariaren plazatxoan umeen jolas gunea izango da egun osoan; 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.