Ekintzailetasuna sustatzeko beka bat emango du Iraurgi Berritzenek

Erabiltzailearen aurpegia Iraurgi Berritzen 2013ko ira. 6a, 14:54

Iraurgi Berritzenek Team Academy Euskadi eta Tecnaliak antolatutako Leadership Adventure programan parte hartzeko aukera eskainiko du. Bekaren onuraduna pertsona bakarra izango da, eta beka horren bitartez bailarako gazteen artean ekintzailetasuna sustatu eta enpresa berritzaileen ideiak abian jartzen lagundu nahi du Iraurgi Berritzenek.

Programa lanean hastera doazen eta Azkoitian zein Azpeitian erroldatuta dauden gazteei zuzenduta dago. Beka deialdia unibertsitate ikasketak dituzten (ingeniariak, arkitektuak, biologoak, informatikariak, marketing eta enpresa zientzietakoak, soziologoak, eta abar) eta egungo lan-merkatua eskatzen ari den gaitasun ekintzaileak dituzten gazteei zuzenduta dago. Gazte horiek programa ikasketa praktikoaren bitartez garatzeko prest egon beharko dute. Parte-hartzaileek, enpresetako edota gizarteko proiektu berritzaileak sortzeko ideiak dituztela erakutsi beharko dute, eta baita ingeles maila altua dutela ere.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa honakoa da:  Curriculum Vitaea eta enpresa berritzailearen ideia (deskribapena, helburuak eta beharrezko errekurtso pertsonalak, azpiegiturak...), gehienez bi orritan.

Proiektuaren baloraziorazioa egiterakoan, jarduera profesionalera sartzera doan tituluduna izatea, aurkeztutako enpresa ideaiaren berrikuntza maila eta ingeleseko titulu ofiziala izatea (gutxienik FIRST Certificate) kontuan hartuko dira.

Beka horrek 3.800 euroko balorazioa izango du eta onuradunak, Team Academy Euskadi eta Tecnaliak antolatutako Leadership Adventure programan dohain parte hartzeko aukera izango du. Bekaren saridunak, irailaren 26an, osteguna, onarpen bileran parte hartu beharko du, Tecnaliaren egoitzan (Derio, Bizkaia) .

Ideiak aurkezteko interesa duten gazteek irailaren 6tik 20ra bitartean izango dute horretarako epea, eta aurkeztu beharreko dokumentazioa info@loiolaberrikuntza.org helbidera bidali beharko dute. Informazio gehiago behar izanez gero 943 85 40 11 telefonora deitu daiteke.

Bekaren oinarriak, hemen.

Leadership Adventure programaren nondik norakoak, hemen.