Kontzertu benetan ederra eskaini zutena Travellin' Brotherseko lagunek

Hasieratik bukaeraraino, Txapo. Ikaragarria. Blues-eko kantu ezagunak eta beraienak uztartu zituzten, talde handia direla erakutsiz. Amaieran sorpresatxoa ere eman ziguten Louis Armstrong musikariari erreferentzia eginda.

Kalitate handiko kontzertua entzun genuen zapatuan. Bizkaitik etorrita, Travellin' Brothers seikote moduan aurkeztu zen taula gainean —Travellin' Brothers Band gisa ere jotzen baitute, haizezko instrumentu eta koroekin osatutako talde handia osatuta—. 

Jarrera ezin hobearekin, bluesaren doinuak maisuki menperatzen dituztela erakutsi zuten. Beraien kantuak aurkezteaz gain —kritika bikainak jaso dituzte azken diskoekin—, blues-eko kantu mitikoak ere jo zituzten, belarrien gozamenerako. Ordu eta erdiko zuzenekoa eskaini zuten, eta gerturatu zen publikoarekinn etengabe bilatu zuten hartu-emana, gertutasuna bilatuz.

Bisaren garaian, Louis Armstrong musikari handiari egindako omenaldi gisan, What a wonderful world kantua jotzen hasi ziren pianista eta abeslariaren artean. Eta ezustean, sarrerako atetik, saxofonista sartu zen kantura eta jendartetik (100 bat lagun) jo zuen.