Auzolana Gaztetxean, asteartean

Kaixo gazte!

Gaztetxe alboko gela bat eman digute duela oso gutxi, eta hori egiteko lanen ondorioz Gaztetxea txukundu beharrean dagoela uste dugu. Txukuntzeaz aparte lan asko dago egiteko, beraz, bihar (asteartea) goizean auzolana izango dugu.

Bi ordu jarriko ditugu. Aurrenengo zita 09:00etan izango da. Ordu horretan etortzen direnei gosaria emango diegu. Ez nolanahikoa, gainera. Bigarren zita, 10:00etan izango da. Ondo gosalduta lanari ekingo baitiogu.

Zine gaua, asteazkenean

Horrez gain, gogoratu asteazkenean Zine Gaua izango dugula Gaztetxeko Masustak liburutegian. Oraingoan Kinsey filma izango da ikusgai. Benetan gertatutako istorio bat kontatzen digu. Sexualitatearen inguruan zer pentsatu handia emango dizue filmak, ez egin dudarik.

Udan laster sartuko garenez, ordutegia aldatu egin genuen aurreko astean. Orain filmak 21:30ean hasiko dira Masustak liburutegian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide