'Zwei Frauen' liburuaren inguruko literatura solasaldia izango da hilaren 17an

• Non? Azpeitiko Udal Liburutegian.

• Noiz? Ekainaren 17an, 18:00etan.

• Norentzat? Literaturan interesa duen edonorentzat eta Zwei Frauen liburua irakurri dutenentzat.

• Zertarako? Zwei Frauen liburuaz hitz egiteko, liburua aztertzeko eta idazlearekin hitz egiteko.

• Norekin? Pako Aristi eta Joxean Agirre

• Informazioa gehiago: Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko dizkigu, lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak egitearekin batera.

Munduaren zentzua maitearen besoetan galdurik aurkitzea; idazketa sedukziorako armatzat erabiltzea; abandonatua izan denaren destino petrala; bi maitale aldi berean eta txandaka edukitzearen ongaitzak… horra eleberrian barrena agertzen diren gaietako batzuk, arte-kontuez gainera: originalaren eta kopiaren arteko aldea, fal-tsutzearen alderdi etikoak, imitatzaileak eredua hobetzen duenekoa…

Idazkeraren malgutasuna, tonuaren adar soinua, kontatzeko moldearen dotorezia eta sentsualtasuna… Irakurleak lehendik ere ezagutzen eta estimatzen dizkion dohainak plazaratzen ditu Joxean Agirrek, Agustin Zubikarai bekaren irabazlea izandako nobela eder honetan.

·Nork antolatuta?Azpeitiko Udal Liburutegiak eta Azpeitiko Literaturzaleen Txokoak.

·Oharra: Interesa baldin baduzu gerturatu Azpeitiko Udal Liburutegira.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide