Irtenbidea herriko gune gatazkatsuenari

Alde Zaharreko hiru gune biziberritzeko lanak hasiko ditu Udalak aurki. Besteak beste, Olazko Andre Mariaren plazatxoa oinezkotu, Foru Ibilbidean oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna bermatu eta Done Jakue kaleko parkea berritu eta aparkalekua oinezkotuko dituzte.

Aurrera doaz Foru Ibilbidean oinezkoen eta ibilgailuen segurtasuna areagotzeko lanak. Obra horiekin herriko puntu gatazkatsuenari irtenbidea eman nahi dio Udalak. Iratzar liburu dendaren eta Koh Thao dendaren artean aterpea egiten ari dira, zati horretan oinezkoen segurtasuna bermatu dadin. Horrenbestez, bi denda horien artean aterpean egin eta ibilgailuentzako errepidea zabalduko dute. Gainera, BM supermerkatuaren aurretik hasi eta Kontxi arrandegiaren parerainoko espaloia ere zabaldu egingo dute.

Bestalde, orain oinezkoentzako espaloirik ez dago Astotegi parean, eta han ere egingo dituzte lanak. Izan ere, oinezkoentzako bidea ibaiaren ondoan izango da lanak bukatutakoan.

Aterpea saninazioetarako bukatuta izatea aurreikusten dute, baina Astotegiko oinezkoen bidea irailerako amaituko dutela jakinarazi du Udalak. Lan hauek 625.000 euroko aurrekontua dute.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide