Jose Maria Guibertek hartu du Deustuko Unibertsitatearen errektore kargua

Uztarria.eus 2013ko mai. 27a, 19:01

Gaur, maiatzaren 27a, egin dute Deustuko Unibertsitatearen Bilboko egoitza nagusian errektore berriaren kargu-hartze ekitaldia. Bertan, Jose Maria Guibert azpeitiar jesulagunak modu ofizialean hartu du Jaime Oraaren lekukoa. "Unibertsitateko zereginak zirraragarria, erakargarria, beharrezkoa eta konpromisoz betea izan behar du", esan du, besteak beste, Guibertek kargu-hartzeko hitzaldian. Guiberten izendapena maiatz hasieran iragarri zuen Deustuko Unibertsitateak. Argazkian, Jose Maria Guibert (eskubitik hasita aurrena) hitza hartuta gaurko ekitaldian. (DEUSTUKO UNIBERTSITATEA)