Anderground disko jartzaileak emango dio segida zapatuko kontzertu handiari

Erabiltzailearen aurpegia Kulturaz kooperatiba 2013ko mai. 23a, 14:26

Eñaut Elorrietaren kontzertuaren ostean, Ander Ugarte azpeitiar disko jartzailea izango da Sanagustin kulturguneko oholtzan.

Azpeitiarra da, Anderground izenpean aritzen den disko jartzailea: Ander Ugarte, hain zuzen. Kazetaria lanbidez, baina musika zale eta jalea ere bai. Pare bat irratitan musika saioak aurkezten ditu eta Donostiako taberna batean DJ gisa aritzen da hilean behin. Indie musika dantzagarria da, batez ere, jartzen duena. Horra Eñaut Elorrietaren osterako gure proposamena.